+33(0)5 59 23 81 29 | Free delivery in orders over 200€

Neurrien gida ezagutu. Voici notre guide des tailles.

Kaixo!

Gero eta gehiagok egiten duzue sarean erosteko aukera eta horretarako garatu dugu hain zuzen ere neurrien gida! Gure webgunean bertan aurkituko duzu beti, goiko menuko aukeretako batean (size guide). 

Emakumeentzako eta gizonezkoentzako neurri gida bana dago, patroiak ezberdinak direlako. 

Nola erabili?

Neurri gidaren goiko partean gorputzeko neurriak agertzen dira eta beheko aldean (gris kolorean) alkandoraren neurriak. Lehenengo eta behin zure gorputzeko neurriak hartu behar dituzu jostunen metroarekin baliatuta eta ondoren ikusi zein zutabe dagokien zure neurrieri. Gehien hurbiltzen zaren zutabea aukeratu ezazu, praktikan ezinezkoa da neurri guztiekin bat egitea eta.

Zergatik dira taila berean gorputzeko neurriak eta alkandorarenak ezberdinak?

Taila bereko zutabean, gorputzeko neurriak eta alkandorarenak konparatzen badituzu, alkandorarenak beti handiagoak izango dira. Hor ikusten da zein espazio gelditzen den gorputza eta alkandoraren artean. Tarte horri jauntziaren lasaiera (holgura) ere esaten zaio, behar beharrezkoa da jauntzia ez dadin gorputzera itsatsita gelditu. Gainera Modu Bat markako alkandorak zabalak eta nasaiak dira, lasai eta eroso ibiltzeko diseinatuta daudelako. 

Eta taila bat baino gehiago izan baditzaket ongi?

Pertsona bakarrak 3 neurri ezberdin ere ongi izan ditzake estiloaren arabera. Beraz, bi neurrien artean dudan baldin bazaude pentsatu zer nahiago duzun: alkandora estuago bat edo nasaiago bat edukitzea. 

Behin alkandora jasotakoan aldatzea nahi badut?

Ez dago arazorik alkandora aldatu nahi izanez gero. Jaso duzunetik 7 eguneko epearen barruan egin beharko duzu. Eta ezinbestekoa da produktua jaso deneko egoeran itzultzea.

Edozein duda baldin baduzu deitu lasai gure tailerrera edo eta emaila idatzi. Bezeroarentzako harreta zerbitzua asteartetik larunbat arte da honako tenoretegian 9:30-12:30 eta 15:30-18:30.

  • Email: info@modubat.fr
  • Telefono zenbakia: + 33 (0) 5 59 23 81 29

 

Bonjour, 

Vous êtes de plus en plus nombreux à acheter nos chemises en ligne. Afin de vous faciliter la vie, nous avons décidé de simplifier notre guide des tailles. Comme toujours vous le trouverez sur notre page web, dans la barre de Menu supérieure, sous le nom de "size guide". Hommes et femmes  doivent chacun se reporter à la grille qui leur correspond puisque nos patrons sont différents dans chaque cas.

Comment l'utiliser?

La partie supérieure de la grille correspond aux mesures du corps, et en dessous, dans la partie grisée, vous trouverez les mesures de la chemise.

Avant toute chose, vous devez mesurer votre corps à l'aide d'un mètre de couture et ensuite comparer avec la grille pour savoir à quelle taille vous referrer. Le plus probable est que vous ne correspondrez pas exactement à toutes les mesures d'une même taille, c'est normal, dans ce cas choisissez celle qui s'en rapproche le plus. L'important étant qu'aucune mesure de votre corps ne dépasse la mesure de la chemise choisie, sinon celle-ci sera trop petite.

Pourquoi les mesures sont différentes pour la même taille en passant du corps à la chemise?

Dans la colonne d'une même taille si vous comparez les mesures du corps et celles de la chemise, la chemise sera toujours plus grande. Cette différence c'est celle de l'espace qui restera entre votre corps et la chemise. Cet espace est nécessaire pour que votre corps ne soit pas contraint par le vêtement. De plus les chemises que nous créons avec notre marque Modu Bat sont plus amples car nous prenons en compte votre confort.

Et si plus d'une taille me correspond?

Si vous doutez entre plusieurs tailles, vous devez décider quel style vous recherchez, une chemise plus près du corps ou plus ample selon votre nécessité ou même l'effet recherché.

Si une fois la chemise reçue je veux l'échanger?

Il n'y a aucun problème pour échanger la chemise, vous avez un délai de 7 jours à compter de la réception pour nous notifier votre volonté d'échange. Bien entendu ne seront reprises que les chemises en parfait état.

Quel que soit votre doute n'hésitez pas à nous contacter par mail ou à nous téléphoner.

Nous vous répondrons sans problème durant nos horaires d'ouverture de l'atelier, soit du mardi au samedi, de 9.30 à 12.30 et de 15.30 à 18.30.

  • Email: info@modubat.fr
  • Téléphone: 05 59 23 81 29

 

 

 

 

Leave a comment

Name .
.
Message .

Please note, comments must be approved before they are published